Murgiondo eta Larrañaga, Herriartekoaz

Uztarria.eus 2015ko eka. 12a, 15:10

Joan den ostiralean Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako joaneko partida irabazita, gaur jokatuko dute azpeitiarrek bueltako partida Beasainen. Joan den asteburuan hirutik bi partida irabazi zituzten: Mikel Unanue eta Jon Alberdi kadeteak 22 eta 5 nagusitu ziren, Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilek ezin izan zuten partida irabazi (22 eta 7) eta Daniel Murgiondo eta Jurgi Larrañaga 22 eta 10 nagusitu ziren beasaindarren aurrean.

Daniel Murgiondo eta Jurgi Larrañaga pilotariekin hitz egin du Uztarria.eus-ek, orain arteko emaitzen inguruan eta gaur jokatuko duten partidaren bueltan. Hemen, bideoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide