Gazteek ere bat egin dute erabakitzeko eskubidearen alde igandean egingo diren ekitaldiekin

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 16a

Azpeitiko hainbat gaztek Gure Esku Dago dinamikak antolatuta datorren igandean Euskal Herriko bost hiriburutan egingo diren ekitaldietara joateko deia egin du. Gaztetxean atera zuten argazkia joan den zapatuan.

Sindikatuetako ordezkariek joan den ostiralean egin zuten ekainaren 21eko ekitaldietan parte hartzeko deia, eta udal hautetsiek, berriz, zapatuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide