Euskadiko selekzioak Azpeitian jokatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea

Ander Merketegi (erdian) eta Aitor Astigarraga (eskubitik bigarrena).

ISB taldeko Disdira Bitxitegiaren aurka jokatuko du, 20:00etan, kiroldegian. Iurgi Caminosek zuzentzen duen taldeko partaide dira Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi azpeitiarrak.

Bihar, asteazkena, Euskadiko jokalari gazte onenak ikusi ahal izango dira Azpeitiko kiroldegian. Iurgi Caminosek zuzentzen dituen mutilek Iraurgi Saski Baloia klubeko Disdira Bitxitegia ISBren aurka jokatuko dute, 20:00etan hasita. Selekzioko mutilak datorren asteburuan jokatuko duten lagunarteko txapelketarako prestaketetan ari dira eta taldea osatuko duten hamabi jokalariak aukeratzeko proba gisa balioko die biharkoak. Jokalari horien artean gure klubeko Aitor Astigarraga eta Ander Merketegi daude eta gogor borrokatu beharko dute azken hamabikoan gelditzeko.

Beraz, aukera paregabea izango da bihar Azpeitian Euskadi mailako jokalari gazte onenak ikusteko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide