Denok gara Orkatzeko langile

Orkatz Kultur Elkarteko langile ohiak 2015ko eka. 19a, 15:08

Guk, Orkatzeko langile ohiok, elkartasun osoa adierazi nahi diegu Espainiako Auzitegi Gorenaren itxiera aginduak lanik gabe utziko dituen Orkatzeko langileei.

Itxiera agindu horrekin, gaur egungo langileen aurkako eraso zuzena izateaz gain, urteetan Orkatzen lanean aritu garenok, Orkatzeko proiektuarekin bat egin duten herritarrekin batera egin dugun lana ezabatu nahi dute, herrian elkargune gisa egindako lana kriminalizatuz. Horregatik, urteetan, denok, langile eta herritarrek, egin dugun lana harrotasunez aldarrikatuz, Azpeitia eta azpeitiarrak aberastu dituen eskaintza bat egin dugunaren segurtasunez, lan ona egin izanaren konbentzimenduz, gaur, inoiz baino gehiago:

Denok gara Orkatzeko langile! Beraz, larunbat honetan, 19:00etan Orkatzetik irtenda egingo den manifestazioan ikusiko gara guztiok. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide