Gaur, San Juan bezpera, usadioari jarraituz, suaren bueltan festa giroa izango da nagusi herriko hainbat txokotan.
22:00etan hasita, plazan ekitaldi berezia izango da. Itsasi Euskal Kultur Taldeak antolatutako ikuskizuna izango da ikusgai, eta San Juan Zortzikoaz gain, Laukoa edo Axuri Beltza dantzatuko dituzte. Era berean, hainbat euskal kanta ezagun ere eskainiko dute. Saioa amaitzeko, sua ikustera gerturatuko diren herritarrek ere dantzarako aukera izango dute; fandangoa eta arin-arina bezalako dantzak Itsasiko kideekin egin ahal izango dituzte. Emanaldia hasi aurretik, berriz, kalejira egingo dute herriko txistulariek.
Bestalde, urteroko legez, festa giroa izango da nagusi gaur Urrestillan. gauerdian sartuko dute San Juan arbola plazan, eta sua ere piztuko dute.