Espainiako bosgarrenak izan dira Eliku Dietetika ISBkoak

Txapelketa osoan gerora irabazle izan den Sant Adriaren aurka bakarrik galdu dute Iraurgiko infantil neskek. Azken partidan Madrilgo Estudiantes taldeari irabazi zion Xubiren taldeak.

Joan den astean Iraurgi Saski Baloi taldeko infantil neskak, Eliku Dietetika ISB, Espainiako Txapelketa aritu dira Pontevedran (Galizia) eta, ikaragarrizko lehiaketa ona jokatu ondoren, bosgarren postua lortu dute. Sei partida jokatu dituzte Jose Luis Zubizarreta Xubi-k zuzendutako neskek eta bat bakarra galdu dute. Hala ere, zorte txarra izan dute gureek, final laurdenetan gerora Espainiako txapeldun bilakatu den Sant Adriarekin gurutzatu baitziren. Partida borrokatua jokatu arren, Eliku Dietetika ISBkoek ezin izan zieten katalanei irabazi eta, horren erruz, ezin izan dute dominengatik borrokatu. Azken partida Madrilgo Estudiantesen aurka jokatu zuten ISBkoek eta, 51 eta 48 irabazita, bosgarren postua eskuratu dute.

Denboraldi bikaina gure neskek burututakoa. Zorionak!

Emaitza guztiak:

Lehen fasea

ELIKU DIETETIKA ISB  78 - 42 HOTEL GRAN VIA CHAMPAGNAT A

COLEGIO ALAMEDA DE OSUNA 40 - 60 ELIKU DIETETIKA ISB

ELIKU DIETETIKA ISB 76 – 41 CB BURLADA A

Final zortzirenak

ELIKU DIETETIKA ISB 71 – 50 LA SALLE TRANS-ORION

Final laurdenak

ELIKU DIETETIKA ISB 46 – 61 SNATT'S FEMENI SANT ADRIA A

5. eta 6. postua

ELIKU DIETETIKA ISB 51 – 48 MOVISTAR ESTUDIANTES ´A´

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide