Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo, asteazkena, jakinarazi zituen datozen lau urteetan aldundiko diputatu izango direnen izenak. EAJk eta PSE-EEk osatuko dute gobernua eta zortzi diputatu izango dira Gipuzkoako aldundian; bost izango ditu EAJk eta hiru PSE-EEk.
Javier Larrañaga Garmendia (Azpeitia, 1972) Finantza eta Ogasun diputatua izango da. Informatikan lizentziatua da azpeitiarra eta Finantza Entitateen Kudeaketan eta Zuzendaritzan masterra dauka. 2012az geroztik Kutxabankek Gipuzkoan duen Enpresentzako Bankuko zuzendaria da. EAJk izendatutako bost diputatuetako bat da Larrañaga.