Alejo Uranga omendu dute Urrestillan

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 29a

Joan den ostiralean, sanjuanen azken egunean, urteroko eskuzko pilota jaialdia izan zuten Urrestillan. Aurtengoa hitzordu berezia zuten, Txikuri frontoiak 25 urte bete dituelako. Hori dela eta, pilotalekuari izena ematen dion pilotari leinuaren ordezkaritza zabala elkartu zen, tartean espreski Mexikotik etorritakoak. Baina eguneko omenaldia Alejo Urangarentzat izan zen. Urrestillan frontoia egin zutenetik urtero-urtero San Juan inguruan egiten den jaialdia antolatzen egindako lanarengatik aitortza jaso zuen Urangak herritarren, lagunen eta Azpeitiko Udalaren partetik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide