Kantuan agurtu zituzten sanjuanak Urrestillan

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 29a

Zazpi festa egun eta gero, ostiralean agurtu zituzten sanjuanak Urrestillan. Ekainaren 26ari dagokionez, San Juan arbolaren entierroarekin bukatu zuten festetako egitaraua, baina aurretik eta ondoren ere azken eguna girotzeko gairik ez zen falta izan. Arratsaldea patata tortilla lehiaketarekin hasi eta kantuan bukatu zuten gaua, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kantujirarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide