Hasi dituzte igerilekuaren eraikinari aterpea egiteko lanak

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 30a

Lanek irauten duten bitartean estaligabeko igerilekuaren sarreratik sartu beharko dute herritarrek barruko igerilekura ere.

Atzo hasi zituzten igerilekuaren eraikinari aterpea egiteko lanak. Udalak jakinarazi duenez, "pieza astunak eta arriskutsuak" erabiliko dituzte lanak egiterakoan eta herritarren "segurtasuna bermatzeko", astelehenetik ostiralera itxita izango da igerilekuko sarrera nagusia, lanak amaitu artean. Lanek irauten duten bitartean estaligabeko igerilekuaren sarreratik sartu beharko dute herritarrek barruko igerilekura ere. Udalak adierazi duenez, ezinduek eta haurrentzako kotxeak dituztenek Kirol Patronatuko langileei eskatu diezaiekete laguntza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide