Ibaiko piztia

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 30a

Erabiltzaile batek Uztarriara bidali duen argazkia da honako hau. Urola ibaiaren bazterrean, Enparango eta estazioko zubien tartean, ateratakoa da, irudiko piztiak atentzioa emanda. Ez argazkiaren egileak, ez Uztarriako erredakzioko kideek, ezin zehaztu zer animalia den; gure ibaietan bizi den bisoi europarraren antza badu, hala ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide