Azpeitiko udalak kulturgunearen kudeaketarako deialdi publikoa atera zuen 2011ko martxoaren 3an. Bertara aurkeztu zen Azpeitiko Kultur Mahaiko kooperatiba, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba, eta irabazi egin zuen. Udalak maiatzaren 5eko plenoan adjudikatu zion eraikina kooperatibari. Ekainaren 3an sinatu zuten kulturguneari buruzko kontratua, eta uztailaren 22an ekin zioten ibilbideari. 600 ekitaldi inguru egin dira ordutik gaur arte: kontzertuak, erakusketak, hitzaldiak, dantzak, antzerkia, bertso-saioak...
Hemen irakur dezakezue Josu Labaka udaleko kultura batzordeburuak urteurrenaren harira idatzitako iritzi artikulua.