Espainiako urrezko domina eskuratu duzu 200 metro libreetan. Espero al zenuen emaitza?
Urte osoa pasatzen dugu azken txapelketa hau prestatzen, eta irabazteko asmoarekin joaten gara denok ere. Banekien ondo ibiliko nintzela, baina urrezko dominik ez nuen espero.
Maila handia egon al zen Bartzelonako lehiaketan?
Bai, urtero egon ohi den bezala. Espainia osotik joan ziren igerilariak. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, esate baterako, Murtziakoa eta Andaluzioakoa ziren.
200 metro libre. Zeuek aukeratzen al duzue zer estilotan egin nahi duzuen igerian?
Berez, hautatzeko aukera ematen digute, baina krol erara egiten dugu guztiok. Azkarrena horixe da. Beste estilo bat hautatzen baduzu, oro har, motelago egingo duzu, nahiz eta badiren salbuespen batzuk.
Espainiako txapelketarako zer proba prestatu dituzu?
50 metro libre, 100 metro libre, 200 libre eta 200 estilo egin ditut. Proba guztiak prestatuta joaten naiz hara urtero, eta beti duzu ilusioa irabazteko. Saikatuen zerrenda jartzen dute bukatzean, eta guztiok begiratzen diogu urduri. Agian, gutxien espero nuen garaipena izan da 200 metro librekoa, beste proba batzuetan hobeto sentitzen bainintzen.
Elkarrizketa osorik, hemen.