Nafar banderari omenaldia egingo zaio Santio Egunean

Azken urteetako ohitutari jarraituz, nafar banderari omenaldia egingo zaio larunbat honetan, uztailak 25, Nabarralde Fundazioko azpeitiar sustatzeaile taldeak antolatuta. 1512ko uztailaren 25ean sartu zen Albako Dukea Sakanan, Iruñearako bidean, Nafarroa osoaren konkistarekin jarraituz. Hori oroitu, eta konkistak jarraitzen duela salatu nahi dute antolatzaileek, "Kendutakoa gogoan eta berreskuratzea gogoko!" lemapean egingo den omenaldian. Herritarrak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Egitaraua:

10:30: Orkatz aurrean nafar bandera ipini eta bertsoa bota.

10:35: Etxe Zuriko plazan bildu.

11:00: Kalejira Etxe Zuritik plazara txistulariekin, nafar ereserkiaren erritmoan. Plazara iristerakoan adarra, txalaparta eta irrintziak.

11:15: Mezua irakurri: "Kendutakoa gogoan eta berreskuratzea gogoko!"

11:20: Nafar banderari ohorezko dantza (herriko txistulariak, Ikastolako gurasoen dantza taldea eta animatzen diren herritar guztiak).

11:30: bertsoa nafartasunari.

11:35: Aurreskua.

11:40: Fandangoa eta arin-arina.

11:45: Kalejira bukatu Sanagustinen.

11:50: Jota Nafarroari

Ondoren, dantza eta kantak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide