Laurogeigarren hamarkadan argazkilaritzatik bideora salto egin nuenekoa datorkit burura. Abentura hartara, asko pentsatu gabe salto egin nuenekoa. Grabatzeko kamera erabiltzeko bi lagun behar zirenekoa, telebista Azpeitian izatea amets zoroa egi bihurtu zenekoa. Ordutik 2.600 zinta eta 4.500 orduko artxibo potoloa osatu ahal izan dut. Azpeiti-Azkoitiko herrien historiaren zati handi bat dugu bideoan. Denona den historia zati bat.
Gustora eta lasai nago, Kaito Telebista zena eta orain Erlo Telebista dena, bizirik dagoelako. Hasierako zalantza haietatik, gaur egun gorpuztutako proiektua izatea iritsi delako.
Lehen personan ari naiz idazten, baina meritua ez da nirea bakarrik izan, laguntzaileak, animoak ematen, esku bat botatzen, jende asko izan dut nire alboan. Izenak idazten hasiko banintz, hanka sartuko nuke bateren bat kanpoan utzita eta, horregatik, ez dut egingo, baina benetan zintzo esanda, badakizue nire miresmen osoa duzuela. Zer grabatua ez nuen izango, urte hauetan eman didazuen erreztasunik eman ez bazenidate.
Lerroburuan esanda bezela, eskerrak eman didazuen guzti guztioi. Eskerrik asko.