2015/07/30 Egun osoa
11:00etan hamaiketakoa, plazan.
11:30ean Saltsa Arroxa, plazan.
12:00etan txupinazoa.
Herriko jaiei hasera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Biasteriko dultzaineroek eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasera.
Aurten 50 urte betetzen dira Ikastola Urola bailaran sortu zela. San Inazio jaietako txupinazora gonbidatu dira Azpeitian ikastola sortu, bultzatu eta lehen urratsak eman zituzten herritarrak.
12:05ean Marea Arroxa, Eskandalue Elektrotxarangarekin, kaleetan zehar.
15:00etan herri bazkaria, plazan. Jarraian, jolasak txosna gunean eta txosnen irekiera.
18:00etan zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Zezen Beltz taldeak antolatuta.
19:00etan meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, parrokiko eta Julian Barrenetxea abesbatzek On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Save abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Jaime Amenabarren gidaritzapean.
19:30etik 21:30era Rock kalean animazio eta ikuskizuna, kaleetan zehar.
22:00etan Lockheed taldearen kontzertua txosnagunean.
23:00etan lehenengo su festa Pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxe ezagunaren eskutik.
23:30ean Skakeitan taldearen kontzertua, plazan.
Unsain taldearen erromeria, dantzaldia, Olazko Andre Mariaren plazan.
00:30ean Tajon Prieto y los Kuajolotesen kontzertua txosnagunean.
02:00etan Erokomeri taldearekin erromeria txosnagunean.