Aitor Bereziartua da Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari berria

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 12:17

Azpeitiko Udaleko EH Bilduko zinegotzia da Bereziartua. Lehendakariordea, berriz, Ana Azkoitia da, Azkoitiko Udaleko EAJko zinegotzia.

Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko EH Bilduko zinegotzia da Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakari berria. Azken lau urteetan Leire Etxanizek (Azpeitiko Udaleko EH Bilduko zinegotzia) betetako postua hartu du Bereziartuak Azpeitiak, Azkoitiak, Zestoak, Errezilek, Beizamak eta Aizarnabalek osatzen duten mankomunitatean. Lehendakariordea, berriz, Ana Azkoitia da, Azkoitiko Udaleko EAJko zinegotzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide