La Guipuzcoanak autobus zerbitzua indartuko du datorren asteazkenean, irailaren 9an. Izan ere, Euskal Jai eguna izango da asteazkenean. Autobusak ohiko ibilbidea egingo du, Zarauztik Azkoitira, eta 00:00etan, 02:00etan, 04:00etan eta 06:00etan aterako da Zarauztik.