Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko ira. 8a, 11:39

Udaletxeko areto nagusian izango da, 18:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte: Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusirako udal ordezkariek ordezkoak eta Drogomenpekotasunaren aurkako 2019ra arteko Udal Plana.

Azpeitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 18:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- 2015eko uztailaren 6an egindako bilkurako akta onartzea.

2.- Urola Erdiko Mankomunitateko Batzar Nagusirako Udalaren ordezkarien ordezkoen izendapena.

3.- Drogomenpekotasunen aurkako Azpeitiko Udalerriaren Plana, 2019ra arte.

4.- Loiolako Jesusen Lagundiaren eta Azpeitiko Udalaren arteko hitzarmena, Madalenako ospitalaren aldameneko lursailaren erabileraren inguruan.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena, trafikoko zehapenen jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren plataforma elektronikoan jartzeko.

6.- Adierazpen instituzionala: Siriako egoeraren inguruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide