Santa Agedara BTT irteera antolatu du Lagun Onakek iganderako

Uztarria.eus 2015ko ira. 8a, 11:23

Santa Agedara joan-etorria egingo dute parte-hartzaileek, 09:00etan kiroldegi aurretik abiatuta. Guztira 35 kilometroko itzulia egingo dute.

Lagun Onak Mendi Bazkunak BTT irteera antolatu du datorren iganderako, hilak 13. Santa Agedara joan-etorria egingo dute parte-hartzaileek, 09:00etan kiroldegi aurretik abiatuta. Guztira 35 kilometroko itzulia egingo dute; Azpeititik Nuarbera, handik Santa Agedara, eta Potzumentatik bueltan Azpeitira itzuliko dira. Lagun Onakekoek azaldu dutenez, zailtasun ertaineko ibilbidea izango da eta teknikoki erraza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide