Leire Ceciaga lehenengo masterra, Bermeoko itsas-zeharkaldian

Uztarria.eus 2015ko ira. 9a, 11:27

III. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan zapatuan. Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari joan ziren txapelketara.

III. Salome Campos Igerialdia ospatu zen Bermeoko portuan zapatuan. Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari joan ziren txapelketara: Maialen Sudupe eta Alazne Sudupe infantilak eta, Iñaki Etxeberria, Edu Sudupe, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga absolutuek.

Maialen Sudupek infantil mailan eta 500 metroko igerialdian bigarrengo postua lortu zuen eta Alazne Sudupek, berriz, 17. postuan helmugaratzea lortu zuen. Absolutuetan, aldiz, eta 5.000 metroko frogan, Leire Ceciaga laugarrengo postuan iritsi zen emakumezkoen artean eta 1. postua lortu zuen master mailan. Gizonezkoetan, Rafa Zubeldia 12. postuan iritsi zen helmugara eta master mailan, 3. postua eskuratu zuen. Iñaki Etxeberriak, berriz, 22. postuan sartu zen helmugan eta master plus mailan 3. postua lortu zuen. Edu Sudupe 1.500 metrotako proban aritu zen eta 49. postua lortu zuen. Emaitza bikainak zapatukoak Izarraitz Igeri Elkarteakoarentzat.

Antolakuntza bikaina eta iazko laburpenean aipatu genuen bezala, Salome Campos Igerialdia ospe handia hartzen ari da Euskal Herriko itsas-zeharkaldien artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide