Asteburu honetan hasiko da Soreasuko zine denboraldia

Larunbatean, irailak 12, hasiko da ikasturte honetako zine denboraldia Soreasu antzokian. Blue Ruin eta Del Revés filmak ikusi ahal izango dira asteburu honetan. 

Iaz bezala, larunbat, igande eta astelehenetan izango dira zine emanaldiak. Ordutegian aldaketak izango dira, ordea; besteak beste, larunbatetako emanaldiak 22:00etan izango dira aurten. Prezioak, berriz, honakoak izango dira: arrunta 4,5 euro, umeena 4 euro eta ikusle egunekoa 3,5 euro. Azken hori astelehena izango bada ere, ordutegia ez dago erabat zehaztuta. Datozen bi asteetako programazioa zehaztuta dago jada. Jarraian ikus dezakezue:

Blue Ruin (Jeremy Saulnier, 2013). Bertsio originalean, azpitituluak gazteleraz:

  • Irailaren 12an, larunbata, 22:00etan.
  • Irailaren 13an, igandea, 19:30ean.
  • Irailaren 14an, astelehena, 21:30ean.

Del Revés (Pete Docter eta Ronaldo Del Carmen, 2015):

  • Irailaren 13an, igandea, 16:30ean.

El Rayo (Fran Araujo eta Ernesto de Nova, 2013): 

  • Irailaren 20an, igandea, 19:30ean.
  • Irailaren 21ean, astelehena, 21:30ean.

Etxe Magikoa (Ben Stassen eta Jeremy Degruson, 2013):

  • Irailaren 20an, igandea, 16:30ean.

Datozen egunetan jakinaraziko da urria amaitu arteko programazioaren berri. Zine eskaintzari buruzko informazio guztia soreasuantzokia.com atarian aurkituko duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide