Azpeitiko Karate elkarteak datorren asteazkenean, irailaren 16an, hasiko du 2015-2016 ikasturteko denboraldia, kiroldegian.
Adinaren arabera antolatu diren ordutegia eta asteko egunak, ondorengoak dira:
- 9 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioak asteazkenetan eta ostiraletan egingo dira, 17:30etik 18:30era.
- 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako ere egun berdinetan izango dira, baina 18:30etik 19:30era.
- 14 urtetik gorakoentzat, aldiz, astean hiru egunetan izango dira saioak, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era (saio hauek hasita badaude ere, oraindik izena eman daiteke).
Edozein adin edo mailan izena emateko edota informazio gehiago nahi dutenek, 646763265 telefonora deitu edo saioetara azaldu daitezke.