Xabat Manzisidor Akoako Biran aurrena

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 12:04

Zestoako herri lasterketaren hamargarren edizioa jokatu zen atzo, igandea, Akoan. Xabat Manzisidor azpeitiarrak marka berria jarri zuen Zestoako Akoako Bira mendi lasterketan, 7,8 kilometroko proban. Azpeitiarrak 28:58 denbora eginda lortu zuen lasterketa irabaztea, eta emakumeetan aurrena Nerea Amilibia aiarra izan zen, 37:39ko denborarekin. Orotara, 125 parte-hartzaile izan ziren lasterketan. 

Sailkapena:

Gizonak
1. Xabat Manzisidor (Azpeitia)
2. Igon Manzisidor (Deba)
3. Guillermo Vahl (Zarautz)
4. Jon Alberdi (Zestoa)
5. Jexux Zelaia (Azpeitia)

Emakumeak
1. Nerea Amilibia (Aia)
2. Tanit Perez de Lezeta (Donostia)
3. Sonia Alvarez (Zumaia)
4. Maite Etxezarreta (Azpeitia)
5. Miren Illarramendi (Urrestilla)

Probako argazkiak Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide