Itsasik aste honetan irekiko du dantza eskolan izena emateko epea

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 18:16

Asteartean, asteazkenean eta ostegunean, 17:30etik 19:00etara eman ahalko da ikasturte berrirako izena, taldearen egoitzan.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak aurtengoan ere martxan jarriko du bere dantza eskola, eta bertan parte hartu nahi dutenek aste honetan izango dute izen emateko aukera. Hain zuzen ere, asteartetik ostegunera, irailaren 15ean, 16an eta 17an, 17:30etik 19:00etara eman ahalko da dantza eskolarako izena, taldearen egoitzan (Urola kalea, 6).

Aurreko ikasturtean dantza eskolan ibilitako edozein haurrek izango du izena emateko aukera, Haur Hezkuntzakoek barne. Ikasle berrien kasuan, ordea, aldaketa batzuk egin ditu taldeak. Horrela, aurtengoan Lehen Hezkuntzatik aurrerako haur berriak bakarrik onartuko ditu; beraz, Haur Hezkuntzako ikasle berriek ez dute izena emateko aukerarik izango.

Bestalde, 16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa izango balu, taldekideekin harremanetan jartzera animatu besterik ez du.

Zalantzak argitzea edota informazio gehiago nahi duenak, 943151849 telefonora deitu dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide