Jorge del Cidek eta Nerea Odriozolak beste garaipen bat lortu dute, oraingo honetan Calahorran (Errioxa, Espainia). Lur gaineko rallysprinta jokatu zen bertan atzo, igandea, eta Del Cid gidaria eta Odriozola laguntzailea nagusi izan ziren hasieratik, beraien Mitsubishi Lancer EVO IX-arekin.
12,1 kilometroko ibilbidea hiru bider osatu behar zuten parte-hartzaileek, eta hiruetan izan ziren azkarrenak azpeitiarrak, aurrenekotik azkenerako aurkariekiko aldeak handituz, gainera. Jose Javier Izagirre (Mitsubishi Evo IX) eta Francisco Javier Leyun (Mitsubishi Evo VIII) sailkatu ziren Azpeitiko bikotearen atzetik.