Azoka Herritik

Kultur eskaintza zabala izango da Azoka Herritiken aurten ere

Bihar, irailak 16, hasiko da Azoka Herritiken hirugarren edizioa. Kulturak ere bere lekutxoa du egitasmo herrikoi eta partehartzaile honetan, eta eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da: erakusketak, kontzertuak, postuak, kale animazioa, emanaldiak...

Azoka Herritik-eko egitaraua bihar hasiko bada ere, jadanik ikusgai duzue Argazki Elkartekoek azokaren aurreko edizioetan ateratako argazkiekin osatutako erakusketa, Sanagustin kulturgunean. Datozen bi asteetan egongo da ikusgai.

Azokako kultur hitzorduekin jarraituz, ostiralean, irailak 18, Soreasu antzokiko tunelaren margoketa eta lehengo zineko materialaren erakusketa izango dugu 19:00etan, Elkar-Ekinen lokalaren irekieraren aurretik.

Gauean, kultur eskaintza zabala izango dugu herriko sortzaileen eskutik, honako tabernetan:

  • Sanagustinen, 21:30ean, Iraia Bereziartua (biolina) eta Felipe Murillo (pianoa).
  • Oñatzen, 23:00etan, Gillermo Segurola txiste kontalaria.
  • Etxe Zurin, 23:30ean, Ane Jurado (gitarra) ta Xabi Arrieta (kaja).

Larunbata izango da Azoka Herritikeko egun nagusia. Beste urteetan bezala, goizean goizetik izango da zertaz gozatu. 10:00etatik aurrera kale animazioa izango da azokako guneetan, musika eskolako soinujoleen, Izarraitz Txistulari Elkartekoen eta Itsasiko ttuntturroen eskutik.

Bestetik, Perez Arregi plazan kokatuko den kulturguneko postuak ere ikusi ahal izango dira. Honakoa aurkituko dugu bertan:

  • Arte eta Diseinu (10:00-13:30): 4-12 urte arteko haurrentzako marrazki lehiaketa egingo da. Sari-banaketa 14:00etan izango da plazan.
  • Antxieta arkeologo taldea (11:00-15:00): Erlaitz, Ezkuzta eta Danbolinzuloko aurkikuntzen erreplikak ikusi, eta Hezurren Egia prioektua ezagutzeko aukera izango da.
  • Juan Antxieta musika eskola (12:00-14:00): musika-tresnak egin, probatu eta ikusteko aukera izango da besteak beste.

Arratsaldean, berriz, Argazki Elkartekoek estudioa jarriko dute udaletxeko arkupeetan, 16:00etatik 19:00etara. Iaz bezala, argazkiak atera eta berehala posta elektroniko bidez jasotzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

Eta 18:30ean, euskal kantuen emanaldia izango da plazan, Julian Barrenetxea abesbatza, Juan Antxieta Musika Eskola, Udal Musika Banda eta Dantza Suelto Eskolako kideen eskutik.

Badago zertaz gozatu beraz! Horregatik, Kultur Mahaiak Azoka Herritiken parte hartzeko gonbitea luzatzen die herriko kultur talde, eragile zein norbanakoei, tartean, 16:30ean hasiko den Herrigintza II topaketetan eta 19:30eko argazki erraldoian. Azokan ikusiko gara!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide