Larunbat goizean, irailak 19, hasiko dira merkatariak kalea produktuz janzten, egun hauetarako prestatu dituzten eskaintza eta kolekzio berriak ikusi, probatu eta eskura ditzaten herritarrek.
Erdikalean dauden lokal hutsei bizi berria emango diegu asteburuan. Alde Zaharretik at geratzen diren merkatariak ere Erdikale, Plaza Txiki eta Plaza Nagusian hurbilduz.
Aurtengo ekimenean herriko 25 merkatari inguruk hartuko dute parte:
Saltoka, Ilargi, Haurtxoa, Ohinkari, Irati, Jostaldi, Luis Beltza, Martina Isasti, Arkupe, Boca Boca, Pittinka, Nerea Eskulanak, Alzuaran, Azkue, Furundarena, Josu Optika, Azurmendi, Despentsa Naturala, Koh Tao, Mugi, Biur, Pipes, Kilometroetako postua, Hemenbuy...
Herritarrak animatu nahi ditugu azokan parte hartzera, bertan bizi eta erostea, bertako ekonomia eta giroa sustatzeko garrantsitua delako.