Igandean hasiko dira teknifikazio saioak. Denok lanera!

2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak izango dira hasten aurrenak, Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegietan. Hurrengo astean, berriz, nesken txanda izango da.

Igandean, irailak 20, hasiko dira Iraurgi Saskibaloiaren teknifikazio eskolaren 2015-2016 ikasturteko saioak.

2004, 2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako neska-mutikoei ateak irekiko dizkie Iraurgik, helburu nagusia pertsonalki hobetzea izango duen aktibitatean parte har dezaten gonbidatuz.

Klubak boluntario asko lortu ditu neska-mutikoei euren esperientzia transmititzeko. Saskibaloia txikien artean sustatu nahi duen ganorazko jendea. Horiek gabe ezinezkoa izango litzateke jarduera hau garatzea.

Igande honetan mutilak izango dira hasiko direnak. Hemendik gutxira webgunean zintzilikatuko dugu Gabonetara arte egingo diren saioen egutegia.

Neskak! Hurrengo astean zuen txanda izango da!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide