Azoka Herritik

II. Herrigintza Topaketa, larunbat arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2015ko ira. 17a, 10:04

Irailaren 19an ospatuko da Herrigintzako bigarren topaketa Azpeitiko elkarte eta talde desberdinekin. Arratsaldeko 16:30ean hasiko den dinamika honek aurreko urtean egindakoari jarraipena ematea du helburu, herriko elkarteak hobeto ezagutu, behar eta proiektuei buruz hitz egin eta elkarlana sustatzeko bideak jorratzeko asmoarekin.

Azoka Herritik ekimenak, bere sorreratik, egiteko moduetan eragin nahi du. Lankidetza du oinarri balio jakin batzuren gainean herriaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatu eta sustatzeko. Epe luzeko lana eskatzen du horrek, eta lan horretan bidelagun nahi genituzke gurekin helburu hori partekatzen duten herriko eragile, talde, erakunde zein norbanakoak.

Horregatik, larunbat arratsalderako azokaren baitan antolatutako topagunera gonbidatu nahi ditugu talde eta elkarteetako kideak, baita herritarrak ere, giro jatorrean elkarren berri izan, esku artean ditugun proiektuak ezagutu, elkarlanerako aukerak identifikatu eta hauei buruz eztabaidatzeko.

Azpeitiko taldeen gidaliburua osatzea eta Uztarria herri atarian agenda bateratu bat martxan jartzea izan ziren 2014ko topaketan aurrera ateratako lorpen aipagarri batzuk, tartean elkarlanean egindako hamaika ekintza ere izan dira herrian urtean zehar. Ea bada autengoan ere bideak elkarrekin egiten jarraitzen ditugun denok batera.

Parte hartzeko interesa duen oro jar dadila harremanetan antolatzaileekin azoka.herritik@gmail.com helbidera idatziz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide