GBC-Bilbao Basket lagunartekoa, ACBrekin hitzordua kiroldegian

Endesa Ligako euskal taldeek aurredenboraldiko neurketa jokatuko dute Azpeitian zapatuan, 18:30ean hasita.

Azpeitiko kiroldegia festaz jantziko da zapatuan, Endesa Ligako hiru euskal taldeetako biren arteko lagunartekoa hartzeko. RETAbet.es GBC eta Dominion Bilbao Basket ariko dira nor baino nor zapatuan, 18:30ean hasita. Partida horrekin, Donostiako GBC-k Iraurgirekin duen konpromisoa beteko du, urtero lagunarteko bat Azpeitian jokatzearena.

Sarreren prezioari dagokionez, helduenak 10 eurotan salduko dira, eta 5 eurotan gazteenak. Zapatuan bertan kiroldegiko txarteldegian izango dira salgai.

Gainera, klubak bi lagunentzako afaria zozkatuko du Getariako Txoko jatetxean. Zozketarako txartelak kiroldegiko sarreran egongo dira salgai.

Denok gozatzera!

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide