Tenis eta padel ikastaroak eskainiko dituzte kiroldegian

Uztarria.eus 2015ko ira. 21a, 09:38

Urriaren 5ean hasi eta ekainaren 30a bitartean teniseko eta padeleko hainbat ikastaro eskainiko dituzte, kiroldegian. Lau urtetik gorako edonork hartu dezake parte saioetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, maila guztietara egokitutako klaseak eskainiko dituzte eta taldeak murriztuak izango dira.

Sustraia Azpeitiko tenis taldeak hainbat ikastaro antolatu du ikasturte berrirako. Urriaren 5ean hasi eta ekainaren 30a bitartean teniseko eta padeleko hainbat ikastaro eskainiko dituzte, kiroldegian. Lau urtetik gorako edonork hartu dezake parte saioetan, eta haurrentzako ikastaroa (17:30-18:30), hastapenetako saioak (18:30-19:30), hobekuntzakoak (19:30-20:30) nahiz helduei zuzendutakoak (20:30-21:30) izango dira astean zehar. Asteburuetan ere eskainiko dituzte saioak, baina oraindik ez dute ordutegia zehaztu.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, maila guztietara egokitutako klaseak eskainiko dituzte eta taldeak murriztuak izango dira. Barne ligak, txapelketa sozialak, guraso eta seme-alaben arteko txapelketak eta abar egingo dituzte ikasturtean zehar. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Interesatuek 606 341 608 edo 685 761 863 zenbakietara deitu beharko dute edo tenis.sustraia@hotmail.com helbidera idatzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide