Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena zapatuan, Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko ira. 22a, 12:18

Zapatuan, hilak 26, izango da, 17:30etan hasita, Soreasu antzokian. Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993), Ander Lizarralde (Oiartzun, 1984), Arkaitz Oiartzabal Xamoa (Oiartzun, 1985), Nahikari Gabilondo (Zarautz, 1978), Nerea Elustondo (Legazpi, 1981) eta Unai Mendizabal (Zizurkil, 1992) ariko dira kantuan. Saiorako sarrerak salgai daude.

Azpeitian jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena. Zapatuan, hilak 26, izango da, 17:30etan hasita, Soreasu antzokian. Amaia Iturriotz (Urretxu, 1993), Ander Lizarralde (Oiartzun, 1984), Arkaitz Oiartzabal Xamoa (Oiartzun, 1985), Nahikari Gabilondo (Zarautz, 1978), Nerea Elustondo (Legazpi, 1981) eta Unai Mendizabal (Zizurkil, 1992) ariko dira kantuan. 

Ondorengo lanak egin beharko dituzte bertsolariek: binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso; bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso; binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso; eta kartzela, bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso. Saiorako sarrerak salgai daude.

43 bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Sailkapen fasea udaberrian jokatu zen, eta parte hartu zuten 74 bertsolarietatik 30 sailkatu ziren txapelketarako. 30 horiek, duela lau urteko txapelketan zuzenean sailkatzea lortu zuten 13 bertsolariekin egingo dute bat. Hamahiru horien artean daude Jokin Uranga eta Beñat Lizaso azpeitiarrak. 

Beñat Lizasok igandean, hilak 27, kantatuko du Lasarte-Orian. Jokin Urangaren txanda, berriz, urriaren 11n izango da, Andoainen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide