"Antzerkia egiteko modu oso pertsonala da, ikus-entzuleek beraien azalean sentituko dute trama. Identifikatuta sentituko dira". Horrela azaldu ditu Solasean obraren berezitasunak Miren Gaztañaga Errenteriako aktoreak: "Dantzak duen antzerki pieza da Solasean, eta izenak berak dioen bezala,komunikazioari eman nahi diogu garrantzia, ikus-entzuleenganako hurbiltasunari". Oso gertu izango ditugu, hain zuzen, taldea osatzen duten sei artistak ostiralean. Izan ere, Soreasu antzokian eskainiko dute Solasean. Gainera, estreinaldi bat izango da, lanaren euskarazko estreinaldia.
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-n.