V. Azpeitia Hiria Xake Saria jokatuko da zapatuan, hilak 26, udaletxe azpian. 16:00etan hasiko da partida azkarrez osatutako lehia. Taldeka ariko dira parte-hartzaileak eta bost minutu izango ditu jokalari bakoitzak. Laguntasunaren zirkuiturako puntuagarria izango da txapelketa eta, besteak beste, Azkoitiko eta Santurtziko taldeek hartuko dute parte.
Bestalde, xake ikastaroak eskaintzen hasi da Xaputarrak xake elkartea dagoeneko. Astelehen eta ostegunetan egiten dituzte saioak, 17:45ean hasita, Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Ikastaroak doakoak izango dira.