Urriaren 17an, zapatua, Segurako Baratze frontoian jokatuko da 39. Euskal Herriko dantza txapelketa. 18:00etatik aurrera dantza sueltoaz gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Guztira, 14 bikotek eman dute izena txapelketarako, eta horietatik lau azpeitiarrek osatutako bikoteak dira. Izan ere, Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak, Mikel Subinasek eta Maite Beobidek, Jon Ander Iriondok eta Libe Lizasok zein Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak hartuko dute parte 39. edizioan.
Aurten iaz baino lau bikote gehiagok hartuko dute parte txapelketan, eta horietatik hamar dira Gipuzkoakoak. Aldiz, Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Lapurdiko bikote bana izango da txapelketan. Iaz Euskal Herriko Dantza Txapelketa Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi zuten. Aurten Amubietak txapelketan parte hartuko du, baina Larraitz Larrañaga izango du bikote berria. Segurako dantza txapelketa EITBn emango dute, 22:00etan.
Uztarria.eus Azpeitiko dantzariekin egon da. Jarraian, bideoa.