Julen Etxeberria 'Oyaun': "Berezia da Urrakiko Igoera, Azpeitian dugun afizioarengatik"

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 15a

Julen Etxeberria 'Oyaun', bere autoarekin.

Lehen aldiz lehiatuko da Oyaun BMW 325i autoarekin Urrakiko Igoeran, igandean. Duela urte batzuk mundu horretan ibili bazen ere, aurten heldu dio serio afizioari.

Dagoeneko klasiko bihurtu den Urrakiko Igoera jokatuko dute igandean, Azpeitia eta Urraki artean. 33. aldia da aurtengoa, eta nabarmentzekoa da parte-hartzaile kopurua: 80 auto inguru aurkeztu dituzte lehiara. Urtero legez, 10:00etan hasiko dira entrenamenduak, eta haien ostean izango da igoera. Eskualdeko gidari eta kopilotu ugarik parte hartuko dute; haien artean Julen Etxeberria Oyaun (Urrestilla, 1987) lehiatuko da, BMW 325i autoarekin, Formula Librean.

Elkarrizketa osorik irakur daiteke Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide