Edukiontziak "mugituta eta nahastuta" agertu izana salatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urr. 16a, 12:23

Olazko Andre Mariaren plazaren ondoan dagoen 'Karakoleko' edukiontziak "mugituta eta nahastuta" agertu ziren joan den igande goizean. Azpeitiko Udalak gertaera salatu du eta edukiontzien "erabilera egokia" aldarrikatzeaz gain, "arduraz jokatzeko deia" luzatu die herritarrei. "Gure herriko txokoak eta ingurumena zaintzea guztion ardura da. Horregatik, arduraz eta gizalegez jokatzeko eskatzen zaie azpeitiarrei", azaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide