Nazioarteko kazetari talde bat Azpeitian izan zen zapatu goizean. Inaziotar Bidearen aitzakian etorritako taldea Eneko Etxeberria alkatearekin, Estitxu Elduaien zinegotziarekin eta Urola Turismoko ordezkariekin bildu zen eta herriko hainbat txoko bisitatu zituzten, herriaren historia eta kultura ezagutu asmoz. Kazetariok, Alemaniakoak, Frantziakoak, Ingalaterrakoak, Espainiakoak, Brasilgoak eta Filipinetakoak dira, eta RCF, Travel Weekly, Folha de São Paulo edota Philippine Star komunikabideetan egiten dute lan.