Jantzi onenaren saria jaso dute Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak, Euskal Herriko 39. Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2015eko urriaren 19a

Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Mikel Subinas eta Maite Beobide, Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso zein Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek hartu zuten parte txapelketan, eta sari nagusirik eskuratu ez bazuten ere, Jantzi Onenaren saria jaso zuten Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak.

Joan den zapatuan jokatu zen Euskal Herriko 39. Dantza Txapelketa, Seguran (Gipuzkoa). 18:00etan hasita, 14 bikote aritu ziren dantzan; horietatik lau bikote ziren azpeitiarrak osatutakoak. Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak, Mikel Subinasek eta Maite Beobidek, Jon Ander Iriondok eta Libe Lizasok zein Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak hartu zuten parte, eta sari nagusirik eskuratu ez bazuten ere, Jantzi Onenaren saria jaso zuten Asier Ibargurenek eta Garazi Gurrutxagak.

Iaz Euskal Herriko Dantza Txapelketa Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi zuten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide