Mila lagun baino gehiagok ikusi dute 'Amama' filma Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urr. 20a, 14:48

Arrakasta izugarria izan du Amama filmak Azpeitian, eta atzo, astelehena, esaterako, aretoa leporaino bete zen, 21:30eko emanaldian. Orotara, 1.200 bat lagun izan dira ostiraletik astelehenera bitartean filma ikusten, Soreasu antzokian. Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria Soreasu antzokian bertan izan zen larunbatean, lana aurkezten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide