Pertsona bat zauritu da Landetako enpresa batean, lan istripuz

Uztarria.eus 2015eko urriaren 22a

Antzibarrena kaleko lantegi batean izan da istripua, 10:30ak aldean. Zauritutako pertsona Donostiako ospitalera eraman dute, baina ez du zauri larririk.

Langile bat zauritu da gaur, osteguna, Landetako industriaguneko Iriarte enpresan, lan istripuz. Antzibarrena kaleko 3. zenbakian dago lantegia eta bertan izan da istripua, 10:30ak aldean. Langile batek aldakan kolpea hartu du makina batekin eta zauritutako pertsona Donostiako ospitalera eraman dute, SOS Deiakek jakinarazi duenez. Iriarte lantegiko ordezkariek azaldu dutenez, langileak ez du zauri larririk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide