Bi lagunentzako afariak zozkatuko ditu Bertanek hilero

Erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin egiten dituzten bezeroak zozketan sartuko dira hilero, eta 80 euroan baloratutako bi lagunentzako afari bat eskuratu ahal izango dute. Urriaren hasieratik dago ekimena martxan eta hilabetea amaitutakoan emango da lehen irabazlearen berri. Lehenengo irabazleak Larrañaga hotelean gozatu ahal izango du otorduaz. 

Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteak, bultzada berri bat eman nahi dio elkarteko fideltasun txartelari eta, horretarako, kanpaina berria aurkeztu du. Aurreratzean eta etenik gabe, erosketak Bertan fideltasun txartelarekin ordaindaintzen dituzten bezero guztiak bi lagunentzako afari baten zozketan sartuko dira. Zozketa hilero egingo da, eta Bertan txartela erabiltzeak beti izan dezake saria.

Erosketak elkarteko fideltasun txartelarekin egiten dituzten bezeroak zozketan sartuko dira hilero, eta 80 euroan baloratutako bi lagunentzako afari bat eskuratu ahal izango dute. Otorduok Bertan elkarteko bazkide diren bost jatetxetan txandakatuko dira: Larrañaga hotela, Sanagustin kulturgunea zein Mikel Uria, Pastorkua eta Kiruri jatetxeak, hurrenez hurren. Urriaren hasieratik dago ekimena martxan eta hilabetea amaitutakoan emango da lehen irabazlearen berri. Lehenengo irabazleak Larrañaga hotelean gozatu ahal izango du otorduaz.

Aukera bikain hauek eta etorkizunekoak aprobetxatu nahi dituenak, Bertan txartela eskuratu besterik ez du. Fideltasun txartela doakoa da, eta ez da behar kontu berri bat zabaltzea txartela lortzeko. Gainera, ordainketak hiru hilabetera atzeratzeko aukera ematen du. Erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak ere pilatzen ditu. Interesatuek Nafarroako Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan (Foru ibilbidea, 10) eskatu dezakete Bertan txartela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide