Bertan Azpeitiko merkatari elkarteak herrian kontsumitzeko arrazoi bat eghiago eskainiko du aste honetan. Gaur hasi eta igandera arte (irailaren 26tik azaroaren 1era) 5%eko deskontu zuzena izango dute merkatari elkarteko dendetan ordainketak Bertan fideltasun txartelarekin egiten dituzten bezeroek. Baldintza gehigarririk gabe, aipaturiko deskontua aplikatuko zaie txartelaren bidez elkarteari fideltasuna erakusten dietenei. Urtean zehar behin baino gehiagotan egin ohi den egitasmo honek oso harrera ona du herrian kontsumitzen duen jendearen artean.
Fideltasun txartela doakoa da, eta ez da behar kontu berri bat zabaltzea txartela lortzeko. Gainera, ordainketak hiru hilabetera atzeratzeko aukera ematen du. Erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak ere pilatzen ditu. Interesatuek Nafarroako Rural Kutxaren Azpeitiko bulegoan (Foru ibilbidea, 10) eskatu dezakete Bertan txartela.