Zapatuan jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final erdietako saioa Zestoako pilotalekuan, eta Nahikari Gabilondo zarauztarra nagusitu zen. Haren ostean sailkatu ziren, Alaia Martin eta Jon Maia, eta Jokin Urangak laugarren egin zuen. Bosgarren Manex Mujika sailkatu zen eta Eneritz Artetxe, berriz, seigarren.
- Nahikari Gabilondo (504,5 puntu)
- Alaia Martin (495 puntu)
- Jon Maia (489,5 puntu)
- Jokin Uranga (475 puntu)
- Manex Mujika (453,5 puntu)
- Eneritz Artetxe (441,5 puntu)
Nahikari Gabilondo zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetarako, eta final laurden baten faltan, hainbat bertsolari igaro dira dagoeneko hurrengo fasera. Jokin Uranga azpeitiarrak azken final laurdena bukatu arte egon beharko du finalerdietan izango den edo ez jakiteko. Izan ere, datorren igandean Eskoriatzan jokatuko den saiotik bi edo gutxiago sailkatuz gero soilik izango da Uranga hurrengo fasean.
Hemen, Eskoriatzako saioaren faltan, behin behineko sailkapena.
Datorren igandean, hilak 8, Eskoriatzan jokatuko da azken final laurdena, eta bertan izango da kantuan Beñat Lizaso azpeitiarra. Harekin batera ariko dira Unai Agirre, Mikel Artola, Manu Goioaga, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal.