Giro ederrean igaro dute III. Antzerkizale Eguna

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 2a

Atzo, igandea, III. Antzerkizale Eguna ospatu zuten hainbat lagunek, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan. EHAZEk eta Metrokuadroka taldeak antolatu zuten egitasmoa, eta parte hartzaile guztiak zuriz eta txapela buruan jantzita bildu ziren. Perkusio tresnaren bat eskutan, hainbat jolas egin zituzten Soreasun eta Alde Zaharrean. (Argazkiak, Nerea Uranga)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide