'Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa' ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 4a

Eskualdeko enpresei zuzenduta dago ikastaroa eta azaroaren 11n izango da Azkoitiko Intsausti Jauregian, 09:00etatik 13:00etara. Plazak mugatuak dira eta izena aurrez eman beharko da. 

'Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa' ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek. Eskualdeko enpresei zuzenduta dago ikastaroa eta helburua nazioarteko operazioetan egin beharreko aduana kudeaketa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzea da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako ikastaroa da eta plazak mugatuak dira. Izena eman nahi dutenek Iraurgi Berritzenen webgunean dagoen fitxa deskargatu eta alarranaga@iraurgiberritzen.eus edo iotaegi@iraurgiberritzen.eus helbideetara bidali beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide