Zezenketekin irabazitako 8.000 euro Caritasi eta mojei

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 9a

Azpeitiko Zezenzale Batzordeko kideek saninazioetako zezenketetan irabazitako diruaren zati bat, 8.000 euro, banatu zuten zapatuan, Sierbak komentuan egindako ekitaldian. Bertan izan zen Joxin Iriarte Zezenzale Batzordeko presidentea, eta Sierbetako mojei 1.200 euro eman zizkieten. Mojek azaldu zutenez, sarrerako arrapala egiteko erabiliko dute diru hori. Gainerako 6.800 euroak, berriz, Azpeitiko Caritasi eman zizkioten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide