Urola Ikastolako bi ikasle saritu dituzte Bilboko VII. Argazki Geologikoen Lehiaketan

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 9a

EHUk antolatutako Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XV. Astearen baitan antolatutako Bilboko VII. Argazki Geologikoen Lehiaketan bi sari jaso dituzte Urola Ikastola BHIko bi ikaslek. Hain zuzen ere, Leire Beristainek Batxilergoko argazki onenaren saria jaso du, eta hirugarren saria, berriz, Eneko Agirrek.

Orotara DBHko 62 eta Batxilergoko 13 ikaslek hartu dute parte VII. Argazki Geologikoen Lehiaketan, eta orotara 120 argazki bidali dituzte. Sari banaketa ekitaldia atzo, azaroak 8, egin zen, EHUko Bizkaia Aretoan. Argazkian, Agirre eta Beristain.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide