Memoriaren Eguneko elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute Udaleko EH Bilduk eta EAJk

Uztarria.eus 2015eko azaroaren 10a

Gaur, asteartea, Memoriaren Eguna dela eta, hamabost minutuko elkarretaratze ixila izango da 19:00etan hasita, plazan. Udalak dei egin die herritarrei kontzentrazioan parte har dezaten. Gainera, 18:30ean ezohiko udalbatzarrra egingo dute Memoriaren Egunaren harira prestatutako testu bateratua onartzeko.

Gaur, azaroak 10, Memoriaren Eguna dela eta, elkarretaratzea deitu dute Azpeitiko Udaleko bi talde politikoek (EH Bilduk eta EAJk). Hamabost minutuko elkarretaratze ixila izango da 19:00etan hasita, plazan, eta Udalak dei egin die herritarrei kontzentrazioan parte har dezaten.

Bestalde, 18:30ean ezohiko udalbatzarra egingo dute Memoriaren Egunari erreferentzia egingo dion testu bateratu instituzionala onartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide